XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horren aurrean beste biderik bazegok.

Baita diskurtso desberdinak ere: ezintasuna alde batetik, eta posibilismoa bestetik.

Ezintasunaren diskurtsoak badizkik beste motibazioak Euskal Herrian, eta zera dituk, euskara eta gu gara biktimak eta beti kanpokoen erruz gaude gauden bezala, eta beti biktimismoaren joku hori.

Nik uste diat hori tarteka agintarien ezintasuna justifikatzeko egoten dela: ezin direla gauzak egin, ez daudela beraien esku, eta dudarik gabe, onartu ezinezko jarrera da hori.

Planteiatu behar dena beste diskurtsoa da: errespontsabilitatearena, zer errespontsabilitate duten hizkuntz normalizazioaren aurrean eta ez etorri hemen zer ezin den esanez.

Hori badakigu guztiok ondo asko eta.

Beste jarrera bat, tranpa-jarrera izan daitekeena, posibilismoarena da: posible diren gauzak egin behar ditugu etab.

Bazegok halako politikaren definizio bat diona.

Definizio hori ere tranposoa iruditzen zaidak, izan ere, politika ez duk hori, nire ikuspegitik behintzat, komunitate batek eta gizarte batek beharrezko dituen gauzak lortzea eta horretarako bideak egitea baizik.

Beraz, hizkuntz komunitateari normaltasuna bizitzeko ezinbestekoa baldin bazaio, hori lortzeko errespontsabilitatez jokatzen hasi behar dela pentsatzen diat.

Puntu honetara iritsita, gogora datorkit Mackey jaunarekin Getxon izandako elkarrizketa bat non esaten bait zuen agintariek herritarrei hizkuntza erabiltzea herritarren beraien esku dagoela esaten dietela eta hori ez da horrela.

Izan ere, hizkuntza bat erabili ahal izateko baldintza batzu eman behar dira eta agintariei dagokie hain zuzen baldintza horiek jartzea, ez bakarrik legeak eta dekretuak eginez, baizik eta gizarte-bizitzako alor ezberdinetan hizkuntza erabiltzeko baldintza egokiak lortuz eta laguntzak bideratuz.

Agintariek herritarrei hizkuntza erabiltzea herritarren beraien esku dagoela esaten diete eta hori ez da horrela.

Hizkuntza bat erabili ahal izateko baldintza batzu eman behar dira eta agintariei dagokie hain zuzen baldintza horiek jartzea.

Bestalde, hor sartuko litzateke lehen aipatu ditugun herri mugimenduen presioaren eta politikaren jokaera dialektiko hori.

Dudarik gabe, hori sendotzen eta indartzen den neurrian, dauden legeen birplanteiamentu batera iritsi beharko dik memento batean, egitura juridiko-legal horren aldaketa esijitzeraino, eta, bestalde, egitura-aldaketaren zain egon gabe, egitura hori gainditu eraziko duen indar soziala benetan bultzatu eta indartu, eta eragin sozial hori sortu eta bultzatu egin behar du.

Adibidez, elebakartasunean bizi nahi duten udalen iniziatiba bezalakoak sortuz eta indartuz.